logo katakin

CEP Catalina de Erauso LHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Catalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián)

Tel/Fax: 943469825

e-mail

 

Dpto. Educación Gobierno Vasco

Ayuntamiento Donostia-San Sebastián
Instituto Peñaflorida

 

TELEBISTA

Hainbat haurrek ordu asko pasatzen dituzte egunero telebistaren aurrean; zenbaitetan, ikastetxean igarotako antzeko ordu kopuruak. Horrez gain, haurrek, askotan, gurasoen kontrol handirik gabe ikus ditzakete irudiak. Irudi horien artean, oso ohikoa da hainbat ohitura aintzat hartzea; ohitura horiek, batzuetan, xehetasunak baino ez dira eta haurrek zenbait ohitura, jarrera eta inolako onurarik eragiten ez dieten zenbait balio ohiko gisa hartzen dute. Horrez gain, telebista gehiegi ikusteak arreta- eta kontzentrazio-nahasteak eragin ditzake; izan ere, pantailaren bidez jasotzen diren estimuluek mugimendu handia dute eta haurrak arretaz begiratu behar duenez, ez du gogoeta egiteko denborarik. Pantaila itzaltzean, oro har, arreta-gaitasuna blokeatuta geratzen da.
Hala eta guztiz ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriekin gertatzen den moduan, telebista, irizpideekin erabiliz gero, dibertsio osasungarria izan daiteke, baita hizkuntzak ikasteko, bizitzeko ohitura osasungarriak eta jolasteko ohiturak eta ohitura solidarioak zabaltzeko orduan adingabeak hezteko aparteko tresna ere.
Haurrek jasotzen duten ikus-entzunezko heziketa oso garrantzitsua izango da etorkizunerako, baita Internet behar bezala erabiltzea ere. Aisialdiko baliabideak dira, baina informazioa bilatzeko ere oso baliagarriak dira eta haurrek horiek erabiltzen ikasi behar dute. Telebista ikusten irakatsi beharko diegu, elikatzen, kirola egiten edo liburuak irakurtzen irakasten diegun moduan.

Hain erakargarria eta boteretsua den baliabidearen aurrean haurrak hezteko orduan, honako gomendio hauek eduki beharko genituzke kontuan:

  • Telebistaren aurrean emandako denbora kontrolatzea, baita ikusten diren programak ere. Denborak ez luke egunerokoa izan behar eta ez luke ordu eta erditik pasatu beharko. Telebistak irakurketari, eskolako lanei edo jolasari bezalako jarduerei denbora ken ez diezaioten ahalegindu beharko dugu.

  • Haurren garapen mailara egokitutako lekuak aukeratu beharko dira. Indarkeria eta drama nagusi diren programak saihestu beharko dira; honakoak esate baterako: beldurrezko filmak, gertaeren albisteak, eta jarrera eta eredu onberak agertzen ez diren serieak edo telenobelak; izan ere, haurrek egokiak ez diren estereotipoak barneratzen dituzte: indarkeria, sexismoa, giza harremanak ezerezean geratzea eta abar.

  • Telebista gurasoekin batera ikusi, telebistak ez du umezainaren zeregina bete behar. Ikusten ari direna ulertzen laguntzea da helburua. Haurra bakarrik geratzen baldin bada, ez du jakingo jasotzen dituen hainbat irudi interpretatzen. Gainera, horrela, gurasoek fantasia eta errealitatea bereizten irakatsi ahal izango die seme-alabei, eta aurrean dituzten irudiei esker, haurrei erakutsi ahal izango die zer jarrera imitatu edo baztertu beharko dituzten. Tresna etxeko leku komunetan ipini beharko da, eta inola ere ez haurren gelan.

  • Telebista itzalita mantendu otorduetan eta eskolako lanak egiteko orduan.

  • Telebistaren erakarpen-ahalmena erabili motibatzeko edo zenbait ohitura mota lortzeko sari gisa, honelakoetan esaterako: "ordubetez ikasten baldin baduzu, marrazkiak ikusiko dituzu".

  • Era berean, erakartzeko ahalmen horren bidez, programak edo filmak haurraren eskola-jardueran presente dauden beste hizkuntza batzuetan ikusteko aprobetxa daitezke. DVD edo BLU-RAY bezalako formatuek aukera hori ematen dute, azpitituluak ere txertatuz. Azpitituluen bidez, haurrak irakurtzeko gaitasuna sustatuko du.

  • Telebista ikusteagatik haurrak ez dio bere adinekoen gauzak egiteari utzi behar. Mugarik eta kontrolik ez dagoenean, telebistak adikzio-ahalmen handia izan ohi du. Telebista gehiegi ikustearen eraginez, haurrek irudimena ez dute hainbeste lantzen, eta harremanak mantentzeko arazoak izateaz gain, obesitaterako joera ere izaten dute.

  • Publizitatearen eragina kontrolatu eta horren aurrean izaera kritikoa bultzatzen ahalegindu. Iragartzen den guztia ez da eguneroko bizitzarako onena eta beharrezkoa izaten.