Hezkuntza-sistemak eskaintzen dituen irakaskuntzak hauek dira:
- HAUR HEZKUNTZA (0 urtetik 6ra bitartekoa)
- OINARRIZKO HEZKUNTZA (derrigorrez egin beharrekoa) 6 urtetik 16ra bitartekoa
-Lehen Hezkuntza. (6 urtetik 12ra bitartekoa)
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 12 urtetik 16ra bitartekoa
- BATXILERGOA (16 urtetik 18ra bitartekoa)
- LANBIDE HEZIKETA (16 urtetik gorakoa)
- HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAK
- ARTE IRAKASKUNTZAK
- KIROL IRAKASKUNTZAK
- HELDUEN HEZKUNTZA
- UNIBERTSITATEKO IRAKASKUNTZA

HAUR HEZKUNTZA
0 urtetik 6ra bitarteko haurrei bideratua da.
Borondatezkoa da eta bi ziklotan banaturik dago: lehena, 3 urtera artekoena, eta bigarrena, 3 urtetik 6ra artekoena.
Haur Hezkuntzaren hezkuntza-edukiak arlo hauetan banaturik daude:
-Norbere buruaren ezagutza eta autonomia pertsonala.
-Inguruaren ezagutza.
-Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.
Haur Hezkuntzaren bigarren zikloan, irakurketarako eta idazketarako lehen hurbilketa sustatuko da, baita oinarrizko zenbaki-trebetasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta irudi nahiz musika-espresioak goiz ikasten hasteko esperientziak ere.
Era berean, eta batez ere azken urtean, atzerriko hizkuntzarako lehen hurbilketa sustatuko da.
LEHEN HEZKUNTZA
6 urtetik 12ra bitarteko haurrei bideratua da.
Derrigorrezkoa eta doakoa da. Sei maila ditu eta sei maila hauek hiru ziklotan banaturik daude; beraz, ziklo bakoitzean bi maila daude. Ikasturte bakoitzak, gutxienez, 875 ikastordu izango ditu.
Etapa horretako ziklo guztietan irakasten diren arloak hauek dira:
-Ingurumenaren, gizartearen eta kulturaren ezagutza.
-Arte-hezkuntza.
-Gorputz-hezkuntza.
-Gaztelania eta literatura.
-Euskara eta literatura.
-Atzerriko hizkuntza.
-Matematika.
-Erlijioa (nahi duenarentzat) / Hezkuntza Arreta (beste arloei eta erlijioari loturiko edukirik gabekoa).
Azken ikasturtean (6. mailan), “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza” arloa gaineratuko da.
Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitza amaitzean (2., 4. eta 6. mailetan), irakasleek erabakiko dute ikasle bakoitza mailaz igoko den ala ez.
Ikasleek oinarrizko gaitasunak eta heldutasun-maila lortu badituzte, hurrengo heziketa-zikloa edo etapara igoko dira, baita gainditu gabeko irakasgaiak dituztenak ere, baldin eta horrek ikasturte berria probetxuz egitea eragozten ez badie.
Ikasle batek oinarrizko gaitasunak lortzen ez dituen kasuan, ziklo berean beste ikasturte bat egin ahal izango du. Neurri hori behin baino ez da hartuko Lehen Hezkuntza osoan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igaroko dira oinarrizko gaitasunak eta heldutasun-maila egokia lortu badituzte. Gainditu gabeko irakasgaiak izanda DBHra igaroko dira, baldin eta horrek etapa berria probetxuz eragozten ez badie.
Adierazitako baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek ezingo dute DBHra igaro, non eta ez duten ordurako zikloetakoren batean urtebete igaro.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)
12 urtetik 16ra bitarteko ikaslei bideratua da.
Derrigorrezkoa eta doakoa da. Lau ikasturte hartzen ditu barne. Ikasturte bakoitzari dagokion gutxieneko ordutegia urteko 1.050 ordukoa da.
Oro har, ikasleek erregimen arruntean egoteko eskubidea dute 18 urte arte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza zenbait irakasgaitan antolaturik dago. Azken mailan (4.) ondorengo urteetan egin beharreko ikasketentzat izaera orientatzailea izango du, eta horretarako hautazko irakasgaiak daude.
Irakasgai hauek irakatsiko dira ikasturte guztietan edo batzuetan:
-Euskara eta Literatura.
-Gaztelania eta Literatura.
-Atzerriko Hizkuntza.
-Atzerriko Bigarren Hizkuntza.
-Matematika.
-Natur Zientziak.
-Gizarte Zientziak, Geografía eta Historia.
-Gorputz Hezkuntza.
-Hezkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa.
-Musika.
-Teknologiak.
-Informatika.
-Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
-Hezkuntza etiko-zibikoa.
-Biologia eta Geología.
-Fisika eta Kimika.
-Latina.
-Hautazko irakasgaiak eta errefortzukoak.
-Erlijioa (nahi duenarentzat) / Hezkuntza Arreta (beste arloei eta erlijioari loturiko edukirik gabekoa).
Laugarren mailan, datozen hautazko zortzi irakasgaitatik hiru hartu beharko dira:
-Biologia eta Geologia.
-Fisika eta Kimika.
-Hezkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa.
-Informatika.
-Latina.
-Musika.
-Atzerriko Bigarren Hizkuntza.
-Teknologiak.
Ikasturte bakoitza amaitutakoan, irakasleek taldean erabakiko dute ikasle bakoitza mailaz igaroko den ala ez, ebaluazio-prozesuaren bidez.
Ikasleak maila batetik bestera igaroko dira ikasitako irakasgaietan ezarririko helburuetako gaitasunak gainditu badituzte edo gehienez ere bi irakasgaitan ebaluazio negatiboa izan badute, eta ikasturtea errepikatu beharko dute hiru irakasgaitan edo gehiagotan ebaluazio negatiboa izan badute. Kasu horretan, ikasturte osoa errepikatu beharko dute.
Salbuespen gisa, irakasle-talde erabaki dezake hiru irakasgaitan ebaluazio negatiboa izan duen ikaslea mailaz igaro daitekeela. Irakasgaietako gaitasun guztiak gainditu gabe mailaz igaro denak errefortzu-programa baten laguntza izango du.
Ikasleak behin bakarrik errepikatu ahal izango du ikasturte bera eta gehienez ere etapa bereko bi ikasturte. Salbuespen gisa, laugarren ikasturtea bigarren aldiz errepikatu ahal izango du, baldin eta DBH osoan beste ikasturterik errepikatu ez badu. Kasu horretan, adinaren muga urtebete luzatu ahal izango da.
Ikasleek erregimen arruntean eskolaturik egoteko eskubidea dute 18 urte betetzen dituzten urtean amaitzen den ikasturtera arte, betiere ebaluazio-taldeak uste badu, haien jarrerak eta interesak kontuan hartuta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua lortzeko gai direla.
Salbuespen gisa, 21 urtera arte DBHn egoteko baimena emango zaie ohiko ikastetxeetako Hezkuntza Bereziko geletan eskolatutako ikasleei edo minusbaliotasunak dutenei.
BATXILERGOA
Borondatezkoa da eta bi ikasturteko iraupena du; normalean 16 urtetik 18ra bitartekoa. Batxilergo titulua lortu ostean, Goi Mailako Lanbide Prestakuntzara joan liteke edo Unibertsitatera, azken honetara selektibitatea gainditu ondoren.
Hiru Batxilergo mota daude:
-Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak.
-Zientziak eta Teknologia.
-Arteak.
Arte Batxilergoari dagokionez, beste bi bidetan banatuko da:
-Irudiari, Arte Plastikoei eta Diseinuari loturik dagoena.
-Musika, Dantza eta Arte Eszenikoekin erlazionaturik dagoena.
LANBIDE-HEZIKETA
Lanbide Heziketako prestakuntza-ekintzen multzoak lanbideak behar bezala betetzeko trebakuntza eskaintzen du.
Prestakuntza-zikloen multzoa moduluka antolaturik dago. Moduluek iraupen aldagarria dute eta lanbide-arloetara egokitutako eduki teoriko-praktikoak dituzte.
Heziketa-zikloak erdi-mailakoak eta goi-mailakoak izango dira, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotuta egongo dira eta, hurrenez hurren, erdi-mailako lanbide-heziketa eta goi-mailako lanbide-heziketa osatuko dute.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua dutenek egin ahal izango dute Erdi Mailako Lanbide Prestakuntza.
Batxilergo titulua dutenek Goi Mailako Lanbide Prestakuntza egin ahal izango dute.
Lanbide Heziketa egin ahal izango dute, halaber, baldintza akademikoak betetzen ez dituzten, baina Hezkuntza Sailak araututako sarbide-proba gainditzen dutenek. Bide horretatik Erdi-mailako Heziketa zikloak egiteko, beharrezkoa izango da gutxienez 17 urte izatea, eta Goi-mailako Heziketa-zikloak egiteko, berriz, gutxienez 19 izatea (proba egiten den urtean beteak), edota 18, lortu nahi denarekin lotutako Teknikari-titulu bat jaso izana egiaztatzen bada.