logo katakin

CEP Catalina de Erauso LHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Catalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián)

Tel/Fax: 943469825

e-mail

 

Dpto. Educación Gobierno Vasco

Ayuntamiento Donostia-San Sebastián
Instituto Peñaflorida

 

NORTZUK GARA? NON GAUDE?

Katalina Erauso Ikastetxea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen eskola publiko bat da. Donostiako Amara auzoan hiru eraikin ezberdinetan aurkitzen da banaturik, Catalina de Erauso eta Javier Barkaiztegi kaleen artean, hain zuzen ere.

Katalina Erauso tamaina txikiko eskola denez, ikasle kopurua ere murriztua da; guzti honi ezker, gure eskolan giro familiar bat bizitzeaz gain, ikasleei eta familiei tratu pertsonala eta indibidualizatua eskaintzen zaie.

Gure ikasleen eskolatzea bi urtetik aurrera hasten da. Hasiera batean, ikasle hauen egokitzapena egokia izan dadin, eskola etxearen luzapen bihurtzen saiatzen gara. Izan ere, umeen eskolatzea esparru atsegin, ludiko eta familiar batean gauzatu behar dela uste dugu; hau guztia, adin bakoitzari dagozkion gutxienezko exigentziak alboratu gabe, noski.

Katalina Erauso eskola publikoa eta elebiduna da, non hirugarren hizkuntza ingelesa den. Gure hezkuntza ereduak ikasleari ikasgai guztiei buruzko gaitasunak emateaz gain, pertsona arduratsuak eta zintzoak prestatzen ditu.

ESKAINITAKO HEZKUNTZA-MAILAK
BI URTEKO IKASLEENTZAKO GELAK Ordutegi malgua.
HAUR HEZKUNTZA 3 urtetik 6ra bitarteko umeentzat
LEHEN HEZKUNTZA 6 urtetik 12ra bitarteko umeentzat
BIGARREN HEZKUNTZA (D.B.H.) 12 urtetik 16ra bitartekoentzat, ondoko eraikinean (Peñaflorida Institutuan)

HURBILAGO