“Elkarlan Telematikoak” izen generikoarekin hainbat ekintza berriztatzaile aurkitzen dira, ekintza guzti hauek IKTez (Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak) baliatzen dira eskola ezberdinetako ikasleak harremanetan jartzeko. Aipatutako teknologia berri hauei esker, eskolen arteko nolabaiteko komunikazioa gauzatzen da, eta, ondorioz: elkarlana, IKTekin familiarizazioa eta interesezko material hezigarrien sormena, umeen artean sortzen da.
Proiektu berriztatzaile hauen artean gure eskolak hiru aukeratu ditu:
"Pelutxeak"
Proiektu hau Haur Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaie, e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik.
Aitzakia, komunikazioarekin hasteko, pelutxe bat da. Ikasgela bakoitzak pelutxe bat erosten du; bere gelan harremanak
sustatu eta gero, beste eskolako gela batekin trukatu egiten da. Handik aurrera, pelutxearen gorabeherak kontatzeko asmoz; bi ikastetxeko ikasleek posta elektronikoaren bidez komunikatzen dira eta haiek sortutako testuak, argazkiak eta abar elkarri bidaltzen dizkiote. Ikasturtea bukatu baino lehen, pelutxe bakoitza bere jatorrizko gelara bueltatzen da.
Beraz, pelutxeen bitartez, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira bi eskolen arteko komunikazioa sustatzeko.
Pelutxeen trukaketa honi esker lau helburu nagusi bilatzen dira: Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatu, afektibitatea eta sozializazioa bultzatu, hizkuntza idatzia landu, IKTen erabilpena ezagutu eta era esanguratsu batean erabili.
"Asmakilo"
Batez ere, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleei zuzenduriko proiektua da. Hemen, eskolen arteko komunikazioa sortzeko aitzakia pertsonaia bat da: Asmakilo deitutakoa.
Asmakilok bere web-orrialde propioa du eta web horretan, blog
baten bitartez, eskola partaideetako ume guztiei asmatu beharreko asmakizunak proposatzeaz gain, haurren arteko komunikazioa sustatzen saiatzen da. Geroxeago, umeak izango dira Asmakilo berari eta beste partaide guztiei asmakizunak proposatuko dizkietenak; era horretan, eskola partaide guztien arteko asmakizunen elkar trukaketa eta lankidetza sortuko da.
Proiektu honen bidez hainbat helburu bilatzen dira: eskola ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatu, testu eta material multimedia landu, elkarlana bultzatu, IKTen erabilpena ezagutzeaz gain, era esanguratsu batean erabili..
"Kutxa Ibiltaria"
Proiektua Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzentzen
zaie. Kutxa bat ikastetxez ikastetxe ibiliko da. Barruan ikastetxeek egindako lanak (argazkiak, testuak…), eguneroko bat, sorpresaren bat... eta abar konpartitzeko asmoarekin pasako dira. Bide batez, beharrezkoak diren teknologiako tresna berriak erabiltzen ikasiko dugu: foroa, testu eta irudien trataera, Interneten aurkezpenak zintzilikatu....
Proiektu honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:
- Ikastetxe ezberdinen arteko ikasleen harreman osasuntsuak sustatu.
- Interes pedagogikoa duten gai ezberdinak landu, IKTaz baliatuz.
- Testu multimediak sortu.
- IKTko tresnak ikasle eta irakasleen artean sustatu.
- Elkarrizketarako foroa era egoki batean erabili.
- IKTko baliabideak (foroa, argazki digitalak, testuen trataera...) era funtzional, esanguratsu eta arrunt batean erabili, elkarrekin lan egiteko duten ahalmena aprobetxatuz.