logo katakin

CEP Catalina de Erauso LHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Catalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián)

Tel/Fax: 943469825

e-mail

 

Dpto. Educación Gobierno Vasco

Ayuntamiento Donostia-San Sebastián
Instituto Peñaflorida

 

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Gure hezkuntza proiektuaren funtsean dauden ideia nagusiak hauexek dira: ikasleak helduen bizimodurako prestatzea, bizitzan zehar gizabanako gisa joka dezaten, gizarteko partaide aktibo izan daitezen eta naturarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa har dezaten.
Horretarako, gure ahaleginak bideratuta daude gure ikasleak Euskal Herriko eta munduko kulturei buruzko oinarriez jabetu eta ondorengo ikasketetarako prestatu daitezen. Era berean, bizitza osoan zehar etengabe ikasten jarraitzeko sentsibilizazioa eta gaitasuna beraiengan sortzen saiatzen gara.
Gorago aipatutakoa gauzatu ahal izateko, ikasleei zenbait trebetasun praktiko barnerazi behar zaie: ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak e. a.  Trebetasun hauen bitartez, ikasleek hezkuntza-gaitasunak ( “egiten jakitea”  edo “jakintza aplikatzea” ) lor ditzaten. Barneratutako hezkuntza-gaitasunei esker, etorkizunean, hainbat testuingurutara egokitzeko eta lan konplexuak garatzeko gai izango dira ikasleak.

Hezkuntza-gaitasun orokorrak aipatzen ditugunean hauetaz ari gara:

  1. Nork bere kabuz arduratsuki bizitzen ikastea. Nork bere burua ezagutzea, buru-osasuna zaintzea eta ohitura osasungarriak hartzea. Natura eta baliabide naturalak arduratsuki gozatzen ikastea.

  2. Ikasten eta kritikoki pentsatzen ikastea, eta zenbait iturritako informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko zein lanerako ohiturak hartzea, ikasteko estrategiak sortzea, eta zientzia eta matematika-ezagutzako metodoak aplikatzea, ezagutzaren eta esperientziaren arloetako arazoak identifikatzeko eta konpontzeko.

  3. Bi hizkuntza ofizialetan eta ingeleraz komunikatzen ikastea. Komunikabideak ez ezik informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere kritikoki erabiltzea eta interpretatzea, baita arte-mintzairak ere, hala nola musika, gorputz-adierazpena, plastika eta ikusizko adierazpena.

  4. Elkarrekin bizitzen ikastea: elkarrekintza positiboak izatea eta gatazka-egoeretan elkarrizketa eta negoziazioa erabiltzea. Aktiboki eta demokratikoki parte hartzen ikastea, baita lankidetza jarduten, talde-lanean aritzen eta aniztasuna errespetatzen ere.

  5. Pertsona gisa garatzen ikastea, nork bere nortasuna erakustea, emozio negatiboak kontrolatzea, balorazio positiboa eta errealista egitea, autonomoa izatea, hartutako erabakiekiko arduratsua izatea eta printzipio etikoen arabera jokatzea.

  6. Egiten eta sortzen ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, ahalegina eta zailtasunak gainditu izana baloratzea, eta bizitzako zenbait arlotan ekimen ekintzaileak gauzatzea.