ORDENAGAILUA
Komunikazio-baliabideak erabiltzearen gainean egindako azken azterketek adierazi dutenaren arabera, 8 eta 13 urte arteko ehuneko zabal batek Interneten nabigatzen du; aldiz, 1998an, ehuneko hori % 2koa zen. 14 urtetik 19 urtera ehuneko hori nabarmen hazten da. Ondorioz: egunak pasatu ahala, Internet batez ere adingabeek erabiltzen duten tresna bihurtu da; izan ere, Internet erabiltzen duten heldu kopurua adingabeena baino askoz ere baxuagoa da.
Egun, inoiz baino garrantzitsuagoa da adingabe horiek Interneten erabileran dituzten ohiturak zehaztea, baita adingabe horiek "informazioaren teknologia berriak" deitutakoen gehiegizko erabileraren edo erabilera desegokiaren eraginez, zer ondorio negatibo eta arrisku jasotzen dituzten zehaztea ere.
Eduki desegokiak zabaltzearen eta zenbait jendailek Sarea adingabeekin harremanetan egoteko leku egoki gisa erabiltzearen eraginez, beharrezkoa da gurasoek arreta ipintzea haurrek baliabide berri hori erabiltzen dutenean.
Jarraian, Internetez nabigatzea esperientzia aberats, onuragarri eta hezigarri bihur dadin, gurasoei zuzendutako zenbait aholku orokor aurkezten dizkizuegu:
- Ordenagailua erabiltzen ikasi
Egungo ekipoen eta programen bidez, errazago erabil daitezke eta gogoan izan Interneten sartzen baldin bazarete, edozein motatako informazioa bila dezakezuela: mundu osoko albisteak, denbora-pasak, zaletasunak eta komunikazioa. Zuen seme-alabek baldin badakite, irakasteko eskatu.
- Interneten erabilerari buruzko arauak
Familiaren baitan, etxean Internet erabiltzeari buruzko arauak ezartzea. Ordenagailua gehiegi erabiltzea arazoa izan daiteke. Haurrek beren prestakuntzan lagunduko dioten hainbat jarduera egin beharko dituzte: akademikoak, kirol- eta jolas-jarduerak, eta besteekin harremanak mantentzekoak. Prestakuntza egokia eman nahi baldin badugu, ez dugu horietako bakar bat ere kendu behar, eta jarduera horiek ez dute haurren eguneroko atsedenean eragin behar; beraz, ez da komeni ordenagailua gauez erabiltzea; izan ere, kontrolik gabe erabiltzeaz gain, hurrengo egunean eskolan faltan botako dituzten lotarako orduak kenduko dizkie ordenagailuak.
- Ordenagailua logelan, ez
Haurren logeletan ez dira sarera konektatutako ordenagailuak instalatu behar. Isolamendua, eta guraso eta seme-alaben komunikazio gabezia sustatzen dute. Nabigatzea familiako jarduera gisa egitea gomendatzen da. Ordenagailua familia guztiak erabiltzeko lekuan ipini beharko da.
- Internetez elkarrekin gozatu
Gutxieneko ezagutza batzuk baldin badituzue, nabigatu zuen haurrekin, eta Internet modu arduratsuan eta seguruan erabiltzen irakatsi; era berean, trebatzeko eta ondo pasatzeko baliabide gisa hartu. Asko dira haurrentzako moduko leku zehatzak. Horietara bideratzen ahalegindu.
- Komunikazio egokia
Haurren heziketarako oso garrantzitsua da guraso eta seme-alaben arten komunikazio egokia mantentzea. Deserosoa iruditzen zaiena, traba egiten diena edo ulertzen ez dutena jakinarazteko esan behar zaie seme-alabei, eta hala eskatzen baldin badute, azalpenak eman beharko zaizkie. Gurasoek ez baldin badizkiete gomendioak ematen, beste batzuei eskatuko dizkiete.
-
Tresnak eta Interneteko guneak
Haurrek zer zerbitzu erabiltzen dituzten eta zer webgune bisitatzen dituzten jakiten saiatu.
-
Ziberlagunak
Haurren lagunen berri izan behar da, ziberlagunak barne. Gure semeak “ziberlaguna” egiten baldin badu, linean ezagutzen saiatuko gara.
-
Salaketa
Semeak edo alabak edozein motatako mehatxuak jasotzen baldin baditu, edo norbait berekin harremanetan jartzen saiatzen ari dela konturatzen baldin bagara, salatu egin beharko dugu.
-
Ordenagailuaren konfigurazioa
Garrantzitsua da ordenagailuaren administrazio-prozedurei buruzko oinarrizko ezagutzak izatea. Sistemaren konfigurazioari dagokionez:
- Sistemaren administratzaile
Sistemaren administratzaileak heldua (aita edo ama) izan beharko du eta pasahitzarekin sartu beharko du. Informatikako oinarrizko ezagutzarik ez baldin baduzue, lagunen bati eskatu sistemaren konfigurazioa egiteko, eta gogoan izan sistemaren administratzailearen pasahitzak pertsonala izan beharko duela eta seme-alabek ezingo dutela horren berri izan.
- Hainbat erabiltzaile
Etxeko erabiltzaile guztiei alta eman beharko zaie beren idatziak erabil ditzaten. Seme-alabak erabiltzaile mugatuen taldean sartuko dira. Erabiltzaile mugatuek ezingo dute sistemaren konfigurazioa aldatu eta ezingo dute hardware edo software berriren bat instalatu, hau da, jolas gehienak, multimedia irakurgailuak eta elkarrizketako programak.
- Informazioaren erantzukizuna
Gogoan izan haurrak adingabeak diren bitartean, gurasoak izango direla ordenagailuak duen informazioaren eta horri ematen zaion erabileraren erantzuleak.
- Iragazkiak eta blokeoak
Zenbait iragazki-programa eta programa-blokeatzaile, gomendagarriak diren arren, ez dira guztiz eraginkorrak; beraz, gurasoak hor egotea izango da edukien iragazkirik onena.
- Nabigazio seguruaren edo Interneteko tresnen gaineko ikastaroren bat egin edo horri buruz informatu.
|