logo katakin

CEP Catalina de Erauso LHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Catalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián)

Tel/Fax: 943469825

e-mail

 

Dpto. Educación Gobierno Vasco

Ayuntamiento Donostia-San Sebastián
Instituto Peñaflorida

 

MUS-E (HEZKUNTZARAKO  MUSIKA)

MUS-E, Musika Hezkuntzarako Europar Programa, Yehudi Menuhin biolinistak eta humanistak bururatu zuen, musikaYehudi Menuhin gizabanakoen eguneroko hezkuntzaren partaide eta denontzako ulergarria izan behar lukeen ideian oinarrituta.
MUS-E Programa Suitzan garatzen hasi zen 1.994an eta harrezkero, Europako hamabost herrialdeko ikastetxeetan ezarri da. Gure eskolan, Katalin Erauso, 2007/08 ikasturtean funtzionatzen hasi zen.
Europar programa honen helburua Arteak sustatzea da; batez ere, musika, dantza, antzerkia eta arte plastikoak, eskola esparruan ikasleen gizarte eta kultura integrazioari laguntzeko; aldi berean,  pertsonen ezberdinen arteko tolerantzia eta elkartasuna bultzatzen eta lantzen dira.
Euskadi Erkidegoan, ekitaldiak 2.001 urtean hasi ziren Eusko MUS-EJaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Hezkuntza-Berriztapeneko proiektu gisa, Yehudi Menuhin Fundazioarekin laguntza-akordioaren ostean.
MUS-E Europar Programa, esperientzia pedagogikoa duten artisten lankidetzaren bitartez, artean zeharkako ikaskuntza bultzatzen saiatzen

“Mundua adiskidetzea anbizio handiegia da, baina gutxienez umeak hezi ahal ditugu gure arteko diferentziak errespeta ditzaten; diferentziak guri ikasten laguntzen diguten gauza bakarrak dira. Guztiok berdinak izango bagina ezingo genioke elkarri ezer eskaini, horregatik, ezin diogu elkarri beldurrik izan, beldurra izateak etsai bihurtzen  gaitu”

Yehudi Menuhin.

da. Artistak eskola-ordutegian etortzen dira eta eskolako irakasleriaren lankidetzarekin Musika, Arte Plastikoak, Dantza edo Antzerki saioak ematen dizkiete umeei. Artisten zuzendaritzapean, haurrak berauen  botere kreatzaileaz ohartu daitezke eta taldeko jarduera artistiko ezberdinetan proiektatu dezakete.