logo katakin

CEP Catalina de Erauso LHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Catalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián)

Tel/Fax: 943469825

e-mail

 

Dpto. Educación Gobierno Vasco

Ayuntamiento Donostia-San Sebastián
Instituto Peñaflorida

 

IKASTEKO LEKUA

Eskola-errendimendu egokia lortze aldera, beharrezkoa da haurrak etxean ikasketetan kontzentrazioa lortzea ahalbidetzen duen ingurunea izatea. Horretarako, oso garrantzitsua da haurrak eskolako lanarekin lotuko dituen ordutegia eta leku egokiak ezartzea eta egokitzea. Hauek izango dira eska daitezkeen gutxieneko baldintzak: etxeko zaratetatik isolatuta egongo den leku finko bat etxean (normalean, haurraren logela), argiztapen egokiarekin, eta tenperatura eta aireztapen egokiarekin.
Isiltasuna oinarrizkoa izango da ikasteko. Zarata-iturri oro saihesteak haurraren arreta erraztuko du (telebista, ate-kolpeak, eztabaidak ahots ozenez...) Ikasketa-orduan gurasoek derrigorrezko isiltasuna mantendu beharko dute. Gurasoek isiltasun-denbora hori errespetatzen dutela, beren zereginetan kontzentratzen direla eta maiz irakurtzen dutela ikusten badute, haurrek ere horixe egingo dute azkenean. Beraz, azkenean, kontzentrazioa ere etxean ikusten dena imitatuz ikasi ahal izango dute haurrek.
Altzarien artean, aulkia da elementu nagusietako bat; izan ere, oso garrantzitsua da bizkarreko minak saihesteko orduan. Gurpildun aulkiak ez du kontzentrazioa hobetzen; gerrialdea babesten duen aulkia izango da onena (gorputz-enborrak zuzen egon beharko du), haurrari oinak lurrean ipinita edukitzea eta besoak mahai gainean ipintzea ahalbidetuko diona (ukondoak mahairekin 45º eta 90º arteko angelua egingo du, gutxi gorabehera); horrela, gorputza kulunkatu egingo da zailtasunik gabe idazteko.
Argia oso garrantzitsua da; hori dela eta, argiztapen naturala edo flexoarena ezkerretik etorriko da, haurra ezkerra den kasuan izan ezik. Flexoaren argia argi zuria izango da, gehiegi berotzen ez dena eta gehiegizkoa ez dena; flexoaz gain, logelako argi orokorra ere piztuta egon dadin ahaleginduko gara, kontraste desatseginak saihesteko. Argiak liburuetan eta koadernoetan islatu beharko du, baina ez begietan. Irakurtzean edo idaztean, haurra testuarekiko 30 eta 40 cm arteko distantzian ipiniko da.


Haurra lanean hasten denean, lekurik ez falta izatea gomendatzen da. Mahaiak laua eta mate argi kolorekoa izan beharko du; gainera, nahikoa zabalera eduki beharko du, haurrari lan egiteko material oro eskura izatea ahalbidetzeko, altxatu beharrik izan gabe, betiere; era berean, mahaiaren gainean lanarekin lotuta ez dauden eta arreta galaraztea soilik eragingo duten beste hainbat objektu egotea saihestu beharko da. Egoera horietan, jostailuak edo kontsolak haurraren eskuetan egon ez daitezen ahalegindu behar dugu.


Inola ere ez da gomendagarria haurrak logelan erabilera pertsonalerako ordenagailua edo telebista izatea; objektu horiek erabilera komuna izan beharko dute eta haurrak gurasoen zaintzapean erabili beharko ditu beti. Inolako arreta galerarik gabe ikasketetara zuzendutako ordubeteko errendimendua askoz ere handiagoa da haurrak logelan kontsola, telebista, telefono mugigarria edo ordenagailua erabiliz pasatzen dituen lau ordukoa baino.
Ikasketa- edo lan-prozesu guztietan, atsedenak oso garrantzitsuak dira; izan ere, 40 minuturen ostean arreta murriztu egiten da, eta 10 edo 15 minutuz jarduera aldatzea komeni da, beste zerbaitetan entretenitzeko. Lan errazenetik hasi, ondoren zailagoetara pasatu, eta zailenekin amaitzea komeni da.