IRAKURKETA
Familia barruan irakurtzeak seme-alabengan irakurketarako zaletasuna pizten laguntzen du. Zaletasuna piztu ostean, umeen heziketan lortutako onurak oso nabariak izaten dira: mintzamenean, idazmenean eta ikasgai guztietako errendimendu akademikoan. Baina ikasketen arrakasta lortzeaz gain, irakurketaren onurak beste esparru batzuetara zabaltzen dira; esate baterako: adimena garatzeko, kultura barneratzeko, pertsonalitatea osatzeko eta edozer gauza ikasteko derrigorrezko tresna. Aipatutakoaz gain, dibertitzeko eta denbora libreaz gozatzeko aparteko ekintza bihurtu daiteke.
Irakurketarako zaletasuna pizteko, zer egin?
-
Irakurtzera ez behartu: egin beharreko ekintza guztiak bezalaxe, ohitura bihurtzeko, irakurketak konstantzia behar du. Gurasoek seme-alabak ez dituzte sekula irakurtzera behartu, baina bai, ordea, irakurketa etxean eguneroko ohitura bihurtu; honetarako, irakurketak denbora libreaz gozatzeko beste tresna bat izan behar du, telebista edo jostailu bat izan balitz bezala.
-
Liburutegiak bisitatu: liburu-azokak edo liburu-erakusketak denbora-pasa bihur daitezke, bisitaldi hauek liburua umeengana hurbiltzen laguntzen dute. Gainera, ekintza hauei esker, liburuak erakargarriagoak suertatzen dira eta umeak komertzio honekin ohitzen dira.
-
Eguneroko ohitura: gauero txikienei ipuin bat irakurri, denbora pasa ahala, ohitura hau irakurketarako zaletasun bihurtuko da.
-
Zalantzak azaldu: ulertzen ez dituzten hitzak hiztegian bilatzen umeei lagunduko zaie. Prozedura honi esker, umeen hiztegia zabalduko da.
-
Liburutegi bateko bazkidea izan: txiki-txikitatik umea liburutegira eraman, han, bere gustuko liburua aukeratzen lagundu, liburutegiaren funtzionamendua azaldu eta liburuak itzultzeko erantzukizuna umearengan sortu.
-
Umeen zaletasunak aprobetxatu: edozer gai izan daiteke aitzakia irakurketara bultzatzeko: efemerideak, gertaera nabariak, berriak, ikusitako pelikula bat..
-
Irakurketa konpartitu: umeak nagusitzen doazenean gurasoekin irakurketak konpartitu ditzakete. Guztiek irakurritako liburu baten pasadizoak komentatzen une zoragarriak pasa daitezke.
Adin bakoitzean bere liburua
-
Lehenengo bi urtetan: inguruan deskubritzeko beste elementu bat izango da liburua. Honetarako, liburu dendetan plastikozko, oihalezko edo soinuzko liburuak aurki daitezke.
-
Bi eta lau urte bitartean: adin honekin ikasten diren gaiak liburuetan bilatu daitezke: gora eta behera, barruan edo kanpoan, hotza edo beroa. Inguruko errealitate handiak azaltzen diren liburuak ere gomendatu daitezke: eguzkia, ilargia, itsasoa, animaliak..
-
Lau eta zazpi urte bitartean: irudimena ezinbestekoa da, baina historiek bere logika eta amaiera zoriontsua izango dute. Gainera; oso adin aproposa da, irakurketaren bitartez, oinarrizko giza baloreak (elkartasuna, laguntasuna, begirunea..) barneratzen has daitezen. Liburu gomendagarrienak aipatzekotan, hauek aipatuko genituzke: “Teo” edo “Ibai” izenburua dutenak eta galestar idazlearenak, Roal Dahl-ek egindakoak.
-
Zazpi eta bederatzi urte bitartean: “zergatien” adina da. Adin honekin dena zuria edo beltza da: protagonista zintzoak oso zintzoak dira eta gaiztoak oso gaiztoak, eta liburuetan irudimena da nagusi. Egile eta liburu gomendagarriak izan litezke: Gloria Fuertes (“Diccionario Estrafalario”), Bernardo Atxaga (“Shola”), Michael Ende (“La sopera y el cazo” “El secreto de Lena”), Eduardo Galeano (“La piedra arde”), Maite Carranza (“Prohibido llover los sábados”), Rene Goscinny (“El pequeño Nicolás”), Elena Fortín (“Las aventuras de Celia”)..
-
Bederatzi eta hamabi urte bitartean: oso adin aproposa da amodioa (melodramarik gabekoa), abenturak, zientzia-fikzioa eta misterioa bezalako gaiak irakurketan sartzeko. Egileak eta liburu gomendagarriak izan litezke: Robert L. Stevenson (“La isla del tesoro”), Judith Kerr (“Cuando Hitler robó el conejo rosa”), Elvira Lindo (“Manolito Gafotas”), Joanne K. Rowling (“Harry Potter”), Julio Verne (“La vuelta al mundo en 80 días” “20.000 leguas de viaje submarino”), Tolkien (“El Hobbit” “El señor de los anillos”), Mark Twain (“Las aventuras de Tom Sawyer”), Richmall Crompton (“Guillermo el travieso”), L. M. Alcott (“Mujercitas”), Enid Blyton (“Los Cinco” “Los siete secretos” “Las mellizas”), R. L. Stine (“Pesadillas”), R. Arthur (“Los tres investigadores”)..
|