logo katakin

CEP Catalina de Erauso LHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Catalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián)

Tel/Fax: 943469825

e-mail

 

Dpto. Educación Gobierno Vasco

Ayuntamiento Donostia-San Sebastián
Instituto Peñaflorida

 

FAMILIA ETA ESKOLA

Hezkuntza ez da gelaxka isolatuetan bilakatzen, garatzen. Komunikazio-kanalak egintza koordinatuan eratu behar dira, haurra ahalik eta baldintza egokienetan intelektualki, emozionalki eta sozialki gara dadin. Horrenbestez, prozesu horretako bi zutabeen -familia eta eskola- ahaleginen batura da ibili beharreko bidea. Haurraren bi bizi-eremu horien arteko sintoniak, gurasoak eta irakasleen arteko konfiantza sortzeaz gainera, bi espazio desberdin baina elkarren osagarrietan bizi deneko ideia errazkiago sarraraziko dio.

Eskolak erantzukizun handiagoa du ezagutza akademikoen -matematika, hizkuntza, natur eta gizarte zientziak, etab.- transmisioan baina, era berean, haurrak balioetan heztea familiaren funtzio nagusia da. Zeregin horretan eskolak esku har daitekeen, esku hartu behar duen arren, ezin dezake bide horretan bakarrik jardun.

Haurrak heztea den lan horrek emaitzak ager ditzan familiak, eskolak lagundurik, esparru hauetan jardun behar du:

Balioen, arauen eta ohituren irakaskuntza

  • Sexu, arraza, status social edo ezintasunengatiko diskriminazioak baztertzen irakastea.
  • Gainerako pertsonak aditu eta errespetatzen irakastea.
  • Ahulenekin, elkartasuna edo elkar ulertzea lantzea.
  • Zintzotasuna sustatzea.
  • Pentsaera desberdinak onartzen irakastea.

Bizitzarako gaitasun edo trebezien garapena

  • Helmugetara iristeko ahaleginetan jardun behar dela txertatzea.
  • Norberaren gauzak partekatzen irakastea.
  • Bere burua kritikatzea eta besteren kritikak onartzen irakastea.
  • Gainerako pertsonekin (adin-handikoak, beren adinekoak, edo gazteagoak izan) portatzen irakastea.

Ikasteko oinarrizko trebezietan heztea

  • Ikasteko espazio eta denborak antolatzea.
  • Irakurketa-ohitura sustatzea.
  • Ahozko eta idatzizko mintzaira sustatzea, hala ulermen mailan nola adierazpenean.
  • Denbora behar bezala antolatzen irakastea.

Arau eta arduren transmisioa

  • Solasaldien besteren txandak errespetatzea.
  • Beste pertsonak dioena eta esan nahi duena entzuten irakastea.
  • Emandako hitza betetzen irakastea.
  • Ingurugiroa errespetatzen irakastea.
  • Higiene eta garbitasun azturak lantzea.
  • Puntualtasuna sustatzea.
  • Talde-lana sustatzea.