Jangela eskolako ikasleria guztiari eskaintzen zaion zerbitzu bat da. Ordutegiari dagokionez, ihardunaldi normalean 12:00etatik 15:00etara luzatzen da (iharduna murriztua denean, 12:00etatik 14:00etara).
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jangela-zerbitzua partzialki subentzionatzen du; era berean, sail honek salneurriak ezartzen dituena da. Salneurriak ikasle motaren arabera aldatu daitezke, ikasturte honi dagozkionak honako hauek izanez:
IKASLE MOTA
MENUKO
PREZIOA
(eguneko)
Ohiko ikaslea (2 urteko gela)
3,60 €
Behin-behiniko ikaslea (2 urteko gela)
4,20 €
Lehen eta Haur Hezkuntzako ikaslea (2 Kilometrotara baino urrunago bizi dena)
2,50 €
Lehen eta Haur Hezkuntzako ohiko ikaslea
3,60 €
Lehen eta Haur Hezkuntzako behin-behiniko ikaslea
4,20 €
Ohiko ikasleek kuoten ordainketak helbideratu beharko dituzte, horretarako, kurtso hasieran kontu korronte baten zenbaki bat emango dute. Behin-behiniko ikasleek, ordea, diru-sarrerak jangelaren Kutxako kontu korrontean egingo dute.
Jangelako araudia Euskal Eskola Publikoaren legeak agintzen duenaren menpe dago; lege esparru horretan Jangelako Batzordeak, Eskola Kontseilua ordezkatuz, honako araudia ezarri du:
Jangelako bazkaltiarrak ezingo dira jangelatik joan; horren beharra izanez gero, aldez aurretik, gurasoek sinatutako baimena ekarri beharko dute.
Kanpoko edozein edari edo janarirekin ezingo da jangelan sartu.
Tresna elektronikoak (bideo-kontsolak, sakeleko telefonoak..) edo jostailuak ezingo dira jangelara eraman.
Edozein elikagairekin intolerantzia edo alergia pairatuz gero, gurasoek idatziz jakinaraziko diote jangelako arduradunari. Horrelako kasuetan, menuak egokitzen saiatuko da.
Jangelako ikasle bakoitzak hortzetako eskubila eta pastarekin hornitutako ontzi batekin etorriko da.
Jangelako plazen eskaera eskolak eskaintzen duen kopurua baino handiagoa izango balitz, jangelako plazak banatzeko, preferentzia hauen arabera banatuko lirateke:
Eskolatik 2 kilometrotara baino urrunago bizi diren ikasleak.
Ikasle bekadunak.
Eskolan anai-arreba gehiago duten ikasleak.
Eskolan antzinatasun handiagoa duten ikasleak.
Jantoki-zerbitzua noizbehinka erabiltzen duten ikasleek; gutxienez, jangelako arduradunari 24 ordu baino lehenago abisatu beharko diote.
Ohiko bazkaltiarraren kontsiderazioa izateko, kurtso osoan zehar, jangela-zerbitzua astero lau alditan erabili beharko da. Ausentzien kasuan, ohiko bazkaltarrie ordaindutako kuotak, kasu berezietan itzuliko zaizkie soilik; kasu berezi horietan justifikazioa aurkeztea ezinbestekoa izango da. Jangelarako beka jasotzen dutenei ez zaizkie inoiz kuotak itzuliko.
Jangelako Batzordeak, Eskola Kontseilua ordezkatuz; honako arrazoiengatik, jangelako plaza kendu liezaieke bazkaltiarrei:
Jangelako kuotak ez ordaintzeagatik.
Jangelako araudia edo elkarbizitza oinarrizko arauak ez errespetatzeagatik.