ESKOLA-LIBURUTEGIA
Gure eskolak bere ikasleei eskaintzen dituen zerbitzuen artean eskola-liburutegia aurkitzen da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zerbitzu hau sustatzen du; beraz, horrek suposatzen du irakasle bat izendatzen duela, esklusiboki, liburutegi-zerbitzuaren ardura eta kudeaketa eramateko. Gure liburutegian, oraingo honetan, 3.000 ale baino gehiago aurkitu daitezke. Guzti honi esker, edozein liburutegitan eman daitezken zerbitzuaz gain, gurean beste ekintza sorta bat antolatzen dira, hauen artean:
-
Irakurketa animatu eta sustatzeko ekintzak.
-
Ipuin kontalariak.
-
Liburu-foroak, haur eta gazte-literatura idazten duten egileekin.
-
Lehiaketa literarioak.
-
Ospakizunak: Liburu-Eguna, idazle eta liburu famatuen onomastikak.
-
Interneterako sarbidea.
-
Ikasgela.
Era berean, pedagogiaren ikuspuntutik eskola-liburutegiak beste hainbat aukera eskaintzen dio ikasleriari:
-
Ikasteko tresnen eta materialen demokratizazioa errazten du; liburutegira joaten diren pertsona guztien eskura jartzen baititu.
-
Ezberdintasunak zuzentzen ditu; izan ere, etxean errekurtso nahikorik ez duten familia behartsuen seme-alabei errekurtso horiek ematen dizkie.
-
Esparru zibilizatzailea da; non giro erlaxatua aurkitzeaz gain, hausnarketa eta ikasketa eman daitezkeen.
-
Lankidetza sustatu eta praktikan jartzeko lekua da. Liburutegian umeek aisialdiak, lanak eta irakurketak elkartrukatzen baitituzte.
-
Irakurtzera, kontsultatzera edo gainbegiratzera motibaturik joaten diren umeen irakurtzeko ohitura indartzen du.
-
Hainbat informazio-iturri ezberdin kontsultatzen uzten du: liburuak, aldizkariak, CD-romak, internet, e.a...
-
Erabiltzaileak apaletan dagoen materialak ondo aprobetxatzen baditu, ikasteko errekurtso agortezina da.
|