logo katakin

CEP Catalina de Erauso LHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Catalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián)

Tel/Fax: 943469825

e-mail

 

Dpto. Educación Gobierno Vasco

Ayuntamiento Donostia-San Sebastián
Instituto Peñaflorida

 

GURASO ELKARTEA

Guraso Elkartea eskolako familiak ordezkatzen duen organoa da eta bere eginkizun nagusia, eskolak eskainitako ekintza hezitzaileak osatzea da. Elkarte hau irekia denez, eskolako guraso guztiak parte hartzera gonbidaturik daude; era berean, ikasturtean zehar elkarteak antolatzen duen ekintza desberdinetan edozein gurasoren partaidetza edo borondatezko laguntza eskertzen da.
Bi urteko gelak dauden eraikinean Elkarteak badu bulego txiki bat, bulego honetatik publikoari arreta emateaz gain, elkartearen eginkizunak kudeatzen dira (arratsaldero 17:00etatik aurrera, telefonoa: 943 464359).ikurra
Guraso Elkarteak  estatutu propioak ditu eta baita egitura antolatua ere, egitura honen adierazlerik ezagunena Batzorde Nagusia da; Batzorde Nagusiko kideak hauek izanez: Presidentea, Idazkaria, Diruzaina eta Bokalak.
Guraso Elkarteari sostengu ekonomikoa emateko, eskolako familia bakoitzak ikasturteko kuota bakar bat ematen du: 35,00 €koa. Aipatutako kuotaren ordainketa helbideratze bankari baten bitartez egiten da.
“Moja Alferiza” Catalina de Erauso pertsonaia historikoaren irudia da Guraso Elkartea irudikatzen duen ikurra.

Guraso Elkarteak antolatzen, kudeatzen edo subentzionatzen duen ekintzen artean hauek aipatu daitezke:

  • Santo Tomas eguneko azoka (abenduak 21), feria txiki hau eskolako patioan antolatzen da eta, merkatu guztietan bezalaxe, hainbat saltoki aurkitu daitezke: barazkiak, frutak, urdaitegiak, pastak, ogitartekoak, txistorra eta ONG bati eskainitako salmenta-postu bat. Normalean, eskolako ikasleak saltokiko saltzaileak izaten dira.

  • Donostia Egunaren bezperako Haur-Danborrada (urtarrilak 19). Egun honetan eskolako ikasleek Amara auzoko kaleetan desfilatzen dute.

  • Guraso Elkarteak hainbat eskolaz kanpoko ekintza kudeatzen, koordinatzen eta antolatzen du, batez ere, kirol ekintzak; honez gain, Haurtzaindegi Zerbitzua ere Guraso Elkartearen ardurapean dago (goizero 8:00etatik 9:00etara).

  • Kurtso Bukaerako Jaia eta Txangoa; ekintza hauetara ikasle eta guraso guztiak gonbidatuta daude.

  • Laguntza ekonomikoak ikasleen hainbat ekintza osagarri subentzionatzeko (bidaiak, txangoak..)