|
CEP Catalina de Erauso LHIHAUR ETA LEHEN HEZKUNTZACatalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián) Tel/Fax: 943469825 |
||
ESKOLAKO AGENDA 21 PROIEKTUA Zer da iraunkortasuna?Etxean, irabazten dugun baino gehiago gastatzen badugu hilean, badakigu epe luzera ezingo diogula egoera horri aurre egin. Horixe bera gertatuko da gure planetan ekosistemek berrezar Tokiko Agenda 21Garapen iraunkorraren ideia 1992an Rio de Janeiron egin zen Nazio Batuen Garapenari eta Ingurumenari buruzko Biltzarrean egin zen ezaguna. Goi bilera hartan sortu zen Agenda 21. Agenda hori mundu mailako ekintza-plan bat da, eta han ekintzen egutegia finkatzen da. Garapen-estrategia iraunkorrak estatu mailan eta herri mailan diseinatzeko ezinbesteko erreferentzia bihurtu da. Hori da, hain zuzen, Tokiko Agenda 21en kasua. Eskolako Agenda 21Azken urteotan, Donostiako Udalak gure hirian “Tokiko Agenda 21” programa abian jarri du. Ekintza horretan parte hartzeko interesatuta dauden Donostiako eskolei “Eskolako Agenda 21” egokitutako programa eskaintzen zaie. Gure eskolan, Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, hasiera-hasieratik parte hartzen dugu “Eskolako Agenda 21” programan. Honi esker, garapen iraunkorrarekin konprometituta dagoen hezkuntza-jarduera garatzea posible dugu. Honetarako, gizarte eta ingurumen gaiak ikasteaz gain, iraunkortasunaren aldeko ohiturak eta portaerak ikasleengan sustatzen ditugu. |
|||