logo katakin

CEP Catalina de Erauso LHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Catalina de Erauso, 8 (20.010 Donostia - San Sebastián)

Tel/Fax: 943469825

e-mail

 

Dpto. Educación Gobierno Vasco

Ayuntamiento Donostia-San Sebastián
Instituto Peñaflorida

 

EKINTZA OSAGARRIAK

Ikasturtean zehar, eskolak hainbat ekintza osagarri antolatzen ditu. Ekintza osagarri hauek ikasleentzako onura desberdinak bilatzen dituzte: ezagupenak, motibazioak, balore etikoak, jarrerak e.a. Beraz, ekintza hauek bilatzen dutena zera da: alde batetik, gure hezkuntza proiektuan planteatzen diren hezkuntza-gaitasunak ikasleei lortzen laguntzea, eta bestetik, gure gizarteko eta gure kulturako partaide sentiaraztea umeei. 


Antolatutako ekintzen artean hauek aurkitzen dira:

Musika Hamabostaldia.
Bisitaldi ezberdinak: ingurugiro, gizarte edo kulturari buruzko instalakuntzak.
Egonaldiak baserri-eskoletan.
Udaltzaingoak emandako Bide Hezkuntza.
Igeriketa ikastaroak.
Euskal dantzak.
Sto. Tomas eguneko azoka eta jaia.
Donostia Egunaren bezperako haur-danborrada.
Ihauteri eta Kalderero egunetako festak.
Bertsolaritza.
Sta. Ageda bezperako kantak.

 

Musika Hamabostaldia

Eman beharreko ikasgai artean, betidanik, gure eskolan musikari garrantzi handia eman zaio. Musika irakaskuntza era eraginkorrago bat aurrera eraman ahal izateko, 1.992/93 ikasturtean "Hamabostaldi Musikalak" sortu ziren.
Hamabostaldi hauen helburu nagusiak aipatzekotan, hiru aipatuko genituzke: kontzertu sorta bat taularatzea jende heldu eta umeengan pentsatuz, eskola barneratuta dagoen auzora musika hurbiltzea eta ikastetxeko ikasleriak espreski prestatuko kontzertu bat eskaintzea.
"Hamabostaldiek" musika klasikoa eskolara ekartzen dute, eta era horretan, musika honi buruzko interesa eta ezagupena umeengan pizten saiatzen da. Urteak pasa ahala; ikasleak, naturaltasunez, musika klasikoa onartzen joan direla ikusi da. Honez gain, eta Ikastetxeko hezkuntza proiektua bere osotasunean ikusiz, "Hamabostaldiak" hasi direnetik, beste ondorio onuragarri batzuk agerian geratu dira, alde batetik musikarako zaletasun handiagoa, eta bestetik, elkarren arteko harremanen hobekuntza, batez ere, azken esparru honetan arazoak dituzten ikasleengan.
Hasiera batetik, Ikastetxeko irakasleriak eskaini beharreko kontzertuan ikasle guztiek parte hartu behar zutela ikusi zen. Beraz, lau urteko gelatik seigarren mailara bitarteko ikasle guztiek ikasturtean zehar prestatuko lanaren mostra bat taularatzen dute. Normalean, eta musika lanaren zailtasuna oso handia ez bada, ziklo bakoitzak bi musik obra aurkezten ditu. Hizkuntzari dagokienez esan, plazaratzen diren lanak bai euskaraz, bai gazteleraz eta baita ingelesez ere eginak izan daitezkeela.
Ohitura denez, "Hamabostaldi" guztietan muntaia osatzeko ikasleriaren partaidetza ezinbestekoa da: abesten, musika tresnak jotzen, eszenografia prestatzen e. a.. Ikasleriaz gain, beste pertsona batzuen partaidetza eskertzekoa da, hala nola: eskolako musika irakaslea nahiz tutoreak, Guraso Elkartea eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariak eta ikasleen gurasoak izan direnak: Mario Telenti eta Javier Lecumberri. Web hau aprobetxatzen dugu gure eskerrona, zinez, pertsona guzti horiei luzatzeko.